XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ORO BERDIN LIBRO

Eskolaz huna denek jakin beharra.

Frantses guziek gerla egin dute, guziek sofritu dute libertatearentzat.

Eta egungo egunean Eskoletako libertatea, haurren altchatzeko libertatea lanjer handienean da.

Frantziako aita eta ama familiako guzien dretchoak nork ditu ukatuko?

Aberats ala pobre, pobre ala aberats, familiako buruzagi guziek berek hautatu eskolan haurren emaiteko eskua eta ahala hartze dute.

Denek aithor dute esku hori eta ahal hori zor zaiotela. Bainan huna non maltzur batzuek erraiten daukuten: Libro zare. Hauta zazu nahi duzun eskola, bainan zuhauk paga-zazu!

Jadanik pagatua dugu, zergak pagatuz.

Nundik langilek bietan paga dezakete?

Beren jornalarekin badute lanik aski, bizitzeko, eta familiaren bizi-arazteko. Zer behar dute... ala eske abiatu, libertateaz gozatzeko?

G. Cogniot, l'Humanité kazeta komunichtaren jaun buruzagiak izkiritua du 1945-eko urtharrilaren 31-ean: Libertatea, hartaz baliatzeko ahalik gabe, amets histu bat baizik ez da.

Edozoin alderditako, edozoin gradotako, edozoin ofiziotako herritarrak, junta gaiten libertate baitezpadako horren alde, denek goza ahal dezaten.

Baditakeena da... Eginen da!